Nafarroako eta Espainiako Gobernuek Hitzarmen Ekonomikoaren Legea eguneratzeko akordioa sinatu dute

Compartir

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Estatuko Administrazioaren ordezkariek osatzen duten Negoziazio Batzordeak, Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Legea eguneratzeko akordioa sinatu du.

Adostutako eguneraketak, zein Nafarroako Parlamentuan eta Gorte Nagusietan ontzat eman beharko den, Nafarroa eta Estatua arteko harremanak arautzen dituzten zerga eta finantza alorretako Legearen 28 artikulu, 6 xedapen gehigarri eta 7 iragankor aldatzea suposatzen du. 1990ko Hitzarmenaren seigarren aldaketa da. Ordutik gaur egun arte eguneraketak soilik egin ziren 1993, 1998, 2003, 2007 eta 2015 urteetan.

Negoziazio Batzordearekin bildu da halaber Batzorde Koordinatzailea; organo honetako buruak direlarik, administrazio bakoitzetik, Elma Saiz Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Ines Maria Bardon Espainiako Ogasuneko idazkari nagusia, Hitzarmenari dagozkion aldaketa horien aplikazio praktikorako beharrezkoak diren akordio ezberdinak adoste aldera.

 

Zerga arloko nobedade nagusienak

Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Legeari dagokion eguneraketak berrikuntzak ezarriko ditu zerga eta finantza alorretan.

Horietako lehenean, Nafarroako Foru Ogasunak hiru zerga ereduren bilketa hartuko du bere gain: Finantza Transakzioen gaineko zerga, Zerbitzu Digital Zehatzen gaineko Zerga eta merkataritza elektronikoari buruzko BEZ (OSS BEZ). Gainera, aldaketa ezberdinak txertazen dira, hobekuntzak dakartzatenak Foru Ogasunaren kudeaketan hala nola ikuskapenean edota zerga administrazioen arteko koordinazioan.

Finantza Transakzioen gaineko Zerga zeharkako zerga bat da zeinek zergapetzen dituen kotizatutako konpainiei erositako akzioak, horien burtsa-kapitalizazioaren balioak 1.000 M€-ak gaindizen dituenean. Negoziazio Batzordearen akordioak xedatzen du zerga hau biltzeko konexio-gunea izango dela erosten diren akzioen jabe diren enpresen helbide soziala.

Zerbitzu Digital batzuen gaineko Zergak % 3arekin zergapetzen ditu honako zerbitzuak: lineako publizitatea, lineako bitartekaritza eta datu transmisioa. Akordioak ezartzen du zerga biltzen duen Administrazioa finkatzeko konexio-gune bezala, erabiltzaileak zerbitzu horietan parte hartzerako erabiltzen duen kokalekua.

Merkataritza elektronikoaren BEZ (OSS BEZ) europar mailako BEZ erregimen berezi berri bat da zeinen arabera enpresek diru-sarrera egiten duten euren Ogasun propioan (leihatila bakarraren sistema), eragiketa ezberdinen erabiltzaileari dagokion BEZ motaren araberako zenbatekoarekin. Jarraian gauzatu behar dira dagozkion informazio-trukeak eta finantza-fluxuak Europar Batasuneko Estatu kideetako Ogasunen artean, azkenean BEZ ordainduta geratzeko kontsumoari dagokion herrialdean. Izenpetutako aldaketa hitzarmenak ahalbidetuko du merkataritza elektronikoaren zerbitzuetan salmentak eta prestazio ezberdinak egiten dituzten Nafarroako enpresek aitorpenak aurkeztea eta OSS BEZaren kuotak ordaintzea Foru Ogasunean.

Halaber adostu dira zerga alorreko beste aldaketa batzuk zeinen artean nabarmentzekoak diren ondorengoak:

  • PFEZn ezartzen da lurralde ezberdinetan, atzerrian edo tele-lanean emandako lan-etekinen gaineko atxikipenen ordainarazpenerako arau eskuduna izango dela pertsona langilea adskribatuta dagoen lantegia.
  • Bai BEZ arloan eta bai Sozietateen gaineko Zergan, 7 milioitik 10era igotzen da eragiketen bolumen ataria zeinetatik aurrera enpresek zifra erlatiboa zergapetu beharko duten, zerga helbidearen konexio-gunea aplikatu ordez. Horrela sinplifikatuz enpresa txikien zerga-ordainketa, zeren zerga-ordainketa hori soilik administrazio bakarrean egingo dute. Eta Nafarroari esleitzen zaio zergadunen gaineko eskumena zeinek, helbide fiskala lurralde komunean izanik, eragiketen bolumenaren % 75a edo gehiago Nafarroan garatuko zituzten. Horrela ezabatzen da asimetria zeinen arabera zergadun horiek orain arte zerga-ordainketa soilik Nafarroan egiten zuten baldin eta euren eragiketa guztiak foru lurraldean egiten bazituzten.
  • Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergan lortutako akordioak Nafarroaren diru-bilketarako ahalmena hedatzen du, bai atzerrian bizi ziren hildako pertsonekin lotutako zergadun nafarrek jasotzen dituzten herentzietarako eta bai jatorri atzerritarra duten eta zergadun nafarrek jasotzen dituzten higiezinen dohaintzetarako.

Finantza harremanetako aldaketak

Legearen eguneraketak halaber nobedade batzuk suposatzen ditu  finantza esparruan, bidea emanez Foru Administrazioa eta Estatua arteko hurrengo urratsak finkatzeko: 2020 urteko ekarpen oinarriaren ezarpena eta bosturteko honetako zergaren doikuntzak kalkulatzeko metodoa.

Nobedade esanguratsuena BEZaren araberako doikuntza fiskalaren formula eguneratzeari dagokio. Kasu honetan, aldaketa hori heldu da bi alderditan: alde batetik, OSS BEZaren doikuntza bat ezartzen da Nafarroako batez besteko kontsumoa kontuan hartuta eta, bestetik, aplikatzea dagokion lurraldean diru-bilketarako aldagaiaren kalkulua balio errealagatik ordezten da. Era berean, eguneratzen dira Alkohola, Garagardoa eta Hidrokarburoak fabrikatzeko Zerga Bereziei dagokien doikuntzetako bakoitza kalkulatzeko formulak, diru-bilketa teorikoaren kalkulua bere balio errealagatik ordeztuz.

Bestalde, nobedadeak kontenplatzen dira lan-etekinen konpentsazioan eta higiezinen kapitalaren etekinean. Trazabilitate errealeko doikuntza bat ezartzen da zeinek ordeztuko duen urte oinarriaren diru ekarpenari dagokion zifra murrizten zuen konpentsazioa.

Hitzarmen honen sinadurak luzaroan garatutako lan baten lorpena suposatzen du eta exekutibo nafarraren esanetan errefortzu bat da autogobernu nafarrari dagokionez, eta gainera, oinarriak finkatzen ditu Foru Administrazioaren eta Espainiako Gobernuaren arteko aldebiko harremanean.