Gipuzkoako Foru Aldundiak 4,1 milioi itzuliko dizkie udalei

Compartir

2014ko Foru Funtsaren likidazioa zehaztu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak 4,1 milioi itzuliko dizkie udalei. 2007tik ez da likidazio positiborik egon. Legealdi honetan aurreikuspenak zorroztu direnez, udalek egin beharreko itzulpenak gutxituz joan dira, harik era dirua kasotzea egokitu zaien arte. 2011tik 2014ra, zerga bilketa %9,42 igo da, udalak finantsatzeko funtsa, berriz, %17,68.

Azken lau urteetan udal kontuak onbideratzeko saiakerak emaitza onak ekarri ditu. 2011ko Udalak Finantziatzeko Foru Funtsaren aurrekontua likidazioa baino 51 milioa handiagoa zen. Desfasea urtez urte murriztu da, harik era aurten likidazioa aurrekontua baino 4,1 milioi handiago izan den arte.

Xabier Olano, Gipuzkoako Ogasuneko Zuzendariak adierazi duenez, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsera bideratutako diru kopurua nabarmen hasi da. Udalek 418,9 milioi euro jaso zituzten 2014an, 2013an baino %8,88 gehiago.

Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa herriz herri

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria