Euskadik Kupoa kalkulatzeko metodo berria eskatu du

Compartir

Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Cristóbal Montoro, Espainiako Ogasun ministroarekin bildu da. Azpiazuk azken urteotan Euskadik Espainiako Estatuari 1.600 milioi euro gehiago ordaindu dituela esan du. Horrez gain, Kupoa kalkulatzeko metodo berria eskatu dio Montorori.

Azpiazuk eta Montoriok Kupoaren inguruan hitz egin dute batez ere. Kupoa Euskal Autonomi Erkidegoak Espainiako Estatuari ordaintzen dion diru-kopurua da, transferiti gabeko eskumenak direla eta: Defentsa, kaiak, aireportuak eta kanpo harremanak.

Kontzertu Ekonomikoaz eta Euskadiren defizit ekonomikoaz hitz egin dute biek. Ildo horretatik, etorkizunari begira bi aldeak gai ekonomikoetan akordiak bilatzeko prest daudela adierazi du Azpiazuk.

2016-2019 urte bitarterako defizit muga ezarri dutela iragarri du Pedro Azpiazuk. Aurtengo defizit muga %0,7an ezartzea adostu dute. 2017an %0,6an finkatu dute muga, 2018an, %0,3an eta 2019an %0,0an.

Abiadura Handiko Trenaren inguruan ere hitz egin dute biek. Azpiazuk AHT-a eraikitzeko eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko askatu dio Montorori.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria