Nafarroako Gobernuak “osoko erreforma fiskala” egiteko proposamena aurkeztu du

Compartir

Proposamen honen arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga osatzen duten 10 tarteetan murrizketak egingo dira eta Sozietateen gaineko Zerga %20 jeitsiko da.

Sozietateen gaineko Zergan tasa bakarra ezarri/finkatu nahi du Nafarroako Gobernuak. Gaur egun %30 da tipoa, %28a empresa txikientzat eta %23koa milioi bat eurotik beherako fakturazioia duten enpresentzat. %20ko tasa orokorretik kanpo, koperatibak, lan sozietateak eta fundazioak geldituko lirateke.

Lourdes Goiecoecheak, Nafarroako Ogasun Sailburuak azaldu duenez, erreformaren helburua ekonomia eta enplegua bultzatzea da, eta horretarako “mailakako egitura mantentzen eta berdintasuna hobetzen” duen sistema sortu dute.

Proposatutako erreforma fiskalak, Ogasunak etxebizitzak erostegatik edo alokatzeagatik egiten dituen dedukzioak mantenduko ditu. Alderdi politikoei eta sindikatuei ordaindutako kuoten dedukzioak ere mantenduko dira. Haurrak edo adineko pertsonak zaintzeko kontratatutako langileen kotizazioak oinarriaren %15ko dedukzio fiskala izango du.

Erreforma fiskalaren proposamenak PPren babesa bakarrik jaso du Nafarroako Parlamentuan eta babes hori ez da nahikoa erreforma aurrera ateratzeko.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria