Foru-ogasunen zerga itunduen bilketak bilakaera positiboa izaten ari du 2024 lehengo hilbeteetan

Compartir

Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako eta Nafarroako Foru Komunitateko foru-ogasunek 2024. urteko lehen hilabeteetan bildutako zerga itunduen berri eman dute. 2023ko aldi berarekin alderatuta, %11 eta %12 bitarteko igoera erregistratu da.

 

Bizkaia

Tributu itunduak direla-eta Bizkaian martxora arte bildutako kopurua 461,8 milioi euro izan da, hau da, aurreko ekitaldiko hilabete berean bildutakoa baino % 11,1 gehiago bildu da.

Bildutako zenbateko metatua 2.519,8 milioi eurokoa izan da, hau da, 2024ko ekitaldirako tributu-sarreren aurrekontuaren (9.829,5 milioi euro) % 25,6, eta 2023an lortutakoa baino % 0,2 txikiagoa da. Hala ere, azken ekitaldi horretan izandako ezohiko eragiketa jakin batzuk alde batera uzten baditugu, bilketaren bilakaera % 3,0 positiboa da.

Zuzeneko zergetan, aurreko hilabeteetako joera onari eutsi zaio, eta, iazko martxoarekin alderatuta, 70,4 milioi euro (+% 5,6) gehiago bildu dira.

Sozietateen gaineko zergaren bilakaera positiboa nabarmendu behar da; izan ere, 2022an kuota diferentziala negatiboa izatetik (-2,1 milioi) gaur egungo 38,0 milioira iritsi da. Kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenek ere hazkunde nabarmena izan dute, % 77,5ekoa, eta horrek eragin positiboa izan du PFEZean ere, oro har % 4,3 egin baitu gora (+46,8 milioi).

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren bilketan zifra negatiboak mantendu dira, 40 milioi euro baino gehiago murriztu baita, aurreko ekitaldian ezohiko diru-sarrera egon zelako.

Zeharkako zergetan 1.181,1 milioi euro bildu guztira, hau da, % 5,4 gutxiago, hidrokarburoen sektoreari eragiten dion bilketaren bilakaeraren ondorioz: BEZari dagokionez, % 6,1 gutxiago bildu da, eta hidrokarburoen gaineko zerga bereziari dagokionez, berriz, % 10,2 gutxiago.

Gainerako zerga bereziek eta tributuen arloko gainerako kontzeptu garrantzitsuek bilakaera positiboari eutsi diote: alkoholaren gaineko zergak % 15,1 egin du gora; elektrizitatearen gaineko zergak ia hirukoiztu egin du 2022ko bilketa; matrikulazioaren gaineko zergak % 12,0 egin du gora, eta egintza juridiko dokumentatuen gainekoak, % 19,1. Ondare eskualdaketen gaineko zergaren eta berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zergaren bilketak baino ez du egin behera (-% 3,8 eta -% 36,2, hurrenez hurren).

Tasak eta bestelako diru-sarrera direla-eta, 17,5 milioi euro bildu dira. Aurreko ekitaldian, aldiz, 26,2 milioi euro bildu ziren. Ekitaldi horretan, berandutze-interesetan eta zehapenetan eragina izan zuen gorago aipatutako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan izandako ezohiko diru-sarrerak.

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zerga bilketa metatuak % 12,2 egin du gora, iazkoarekin alderatuta. Guztira, 1.039,2 milioi euro bildu dira martxoan, 2023an garai berean bildu zena baino 113 milioi gehiago. Diru sarrera osoak % 10,9 igo dira eta itzulketak, % 1,5 jaitsi . Zuzeneko zergen bilketa likidoak % 15,5 egin du gora, zeharkako zergenak % 6,9.

Martxora arte izandako bilakaera positiboa, funtsean, lan etekinen atxikipenengatik diru-sarrerak hazi izanak azaltzen du. Era berean, honako kontzeptu hauetako diru sarreren igoera aipatu behar da: BEZa eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak.

Zergaz zerga, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) kasuan, lan-etekinen gaineko atxikipenen kasuan 74,2 milioi euro gehiago bildu dira (+%15,3). PFEZaren zerga bilketa garbia % 15,2 hazi da, hau da, 80,4 milioi euro. Sozietateen gaineko zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 2,4 milioi handitu dira martxora arte, 2023ko aldi berarekin alderatuta. Bariazio horrek bi osagai ditu: batetik, sarrera gordinak 3,9 milioi handitu dira; eta bestetik, itzulketak 1,5 milioi hazi dira.

Foru Erakundeak kudeatzen duen BEZari dagokionez, aurreko urtearekin alderatuz, zerga bilketa metatua % 6,4 handitu da, hau da 18,9 milioi euro gehiago. Atal honetan, sarrerak 17,2 milioi gehiago hazi dira (+% 4,2), eta itzulketak, ordea, 1,7 milioi euro gutxitu.

Zerga bereziei dagokienez, tabako-laboreen gaineko zergaren bilketa % 10,4 igo da, hau da, 2,3 milioi gehiago.

 

Nafarroa

Nafarroako Foru Ogasunak 706,5 milioi euroko diru-bilketa likidoa metatu du otsailean, 2023an jasotako 632,9 milioiren aurrean. Beraz, urtetik urterako bilketa osoaren igoera %2,6koa izan da. Bestalde, itzulketak urtetik urtera %16,2 jaitsi direnez, diru-bilketa likidoa %11,6 handiagoa izan da urtetik urterako terminoetan.

 

 

Iturria: Bizkaia Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Nafarroako Gobernua