IACFS 2022 Konferentzia datorren urriaren 27an eta 28an egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak (UPV/EHU) antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren laguntzarekin.
International Association of Center for Federals Studies (IACFS) 1977an sortu zen, eta federalismoari buruzko ikerketa, hedapen eta aholkularitza arloko nazioarteko elkarte nagusietako bat da. Gaur egun, kontinente guztietako 30 zentro edo institutu afiliatu baino gehiago ditu, eta munduko herrialde federal nagusiak biltzen ditu.
IACFS-en urteroko Kongresua federalismoaren arloko nazioarteko ekitaldi akademiko garrantzitsuenetako bat da. Aurtengo Kongresuan federalismo fiskala, lurraldeen arteko desberdintasunak eta nazio-azpiko finantza publikoen kudeaketa aztertu eta eztabaidatuko dira.
XXI. mendeko lehen bi hamarkadetan, bi krisi ekonomiko larri izan ditugu: 2008ko finantza-krisia eta 2020ko osasun-krisia. Biek eragin sakona izan dute sistema federalen funtzionamenduan eta finantza publikoetan. 2008ko finantza-krisiak presio handia eragin zuen kontu publikoetan, eta zor publikoa handitu egin zen federazio gehienetan. Horrek eragin espezifikoa izan zuen nazio-azpiko gobernu eta finantzetan, oinarrizko zerbitzu publikoak emateaz eta ongizate-politikak kudeatzeaz arduratzen zirenak. 2008ko krisiaren ondorioekin batera, COVID-19aren pandemiak bigarren aldiz jo zuen administrazio publikoen finantza-iraunkortasuna.
COVID-19aren krisiaren hasierako eragina gainditu ondoren, epe luzerako aurrekontu-iraunkortasuna berreskuratzea eta zor publikoa kudeatzea izango da kudeatzaile publikoek datozen urteetan jorratu beharko duten erronka nagusietako bat. Federalismo fiskaleko sistemetan, finantza publikoen krisi osteko kudeaketak eta zorrak nazio-azpiko gobernuak integratu beharko dituzte.
Bi krisialdi horiek, globalizazioarekin eta aldaketa teknologikoko prozesuekin batera, lurralde-desberdintasunen hazkundea erraztu dute. Hori kezka handia da herrialde federaletan. Erakunde-esparru federalen aniztasunak, malgutasunak eta asimetriak ahalbideratzen dute sistema tokiko-lehentasun eta beharretara egokitzea, baina, era berean, batasuna zaindu eta ekitate-maila jakin batzuk bermatu nahi dituzte. Ildo horretan, zerga-berdinketarako mekanismoen zeregina nabarmendu behar da.
Konferentziaren helburua 2008ko eta COVID-19aren krisiek finantza publiko azpinazionaletan, lurraldeen arteko desberdintasunen bilakaeran eta federazioen funtzionamendu-dinamika politiko eta instituzionaletan nolako eragina izan duten aztertzea, alderatzea, proiektatzea eta eztabaidatzea da.
Konferentzia jendearentzat zabalik dago, baina aldez aurretik IZEN-EMATEA beharrezkoa da. Gainera, ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da ere Ituna Agiritegiaren Youtubeko kanalean eta Bizkaia Aretoaren webgunean.
Program (Deskargatu programa osoa)
IACFS 2022 Conference at Bilbao – Fiscal federalism and territorial inequalities
THURSDAY 27 OCTOBER – DAY 1
08:30 Welcome and registration
09:00 Opening ceremony
- Francesco Palermo (President of the IACFS)
- Joseba Agirreazkuenaga (Director of Ituna Center)
- Gemma Martínez (Deputy Director for advising and tax policy of the Provincial Government of Bizkaia)
9:20 Session 1 – Fiscal Federalism, crises and financial imbalances
- Covid 19 and Fiscal Stress: An Analysis of States’ Finances in India – Ajay Kumar Singh (Centre for Federal Studies, Public Policy & Governance)
- Nigeria and the Practice of Federalism in the Post-Covid-19 Period – Dele Babalola (Canterbury Christ Church University)
- Australian Fiscal Federalism From the GFC to COVID-19 – Alan Fenna & John Phillimore (The John Curtin Institute of Public Policy)
- Borrowing to Compete: New Directions in Australian Fiscal Federalism in the Post-Pandemic Context – Tracy Beck Fenwick (Australian Centre for Federalism)
- Discussion
11:00-11:20 Coffee Break
- Long Covid in Public Finance? Lessons from the Covid-19 Pandemic in Germany – Christian Bender & Fabio Botta (Institut für öffentliche Finanzen und Public Management)
- Large Scale But Temporary: How the Federal Government’s Responses to the Great Recession and COVID-19 (Mostly) Maintained Continuity in American Federalism – John Kincaid (Lafayette College) & J. Wesley Leckrone (Widener University).
- Present and future of the decentralisation system in Spain: subnational public finances and interterritorial inequalities – Mikel Erkoreka (Ituna Center), Mario Kölling (UNED / Fundación Manuel Giménez Abad) & Mireia Grau (Institute d´Estudis de l´Autogovern)
- Fiscal decentralization after systemic crises: an analysis of the Brazilian experience – Silvana Gomes (Institute for Applied Economic Research)
- Discussion
15:00 Session 2 – Fiscal Federalism, a tale on diversity
- Fiscal autonomy in multilevel governance: tracing effects on legitimacy and stability – Maja Sahadžić (University of Antwerp)
- Update on Comparative Subnational Constitutional Law – Robert Williams (Center for State Constitutional Studies)
- State constitutions in the American federal republic – Brian Phillips Murphy & Nicholas Cole (Center for State Constitutional Studies & Quill Project, Pembroke College)
- Discussion
16:20-16:40 Coffee Break
- The Italian Constitutional Court decisions and state-regions conflicts in the ‘pendulum of regionalism’: a discontinuity design approach – Andrea Filippetti (Institute for the Study of Regionalism, Federalism and Self-Government)
- Unequal permanent austerity and the distribution of power in the Canadian federation – Olivier Jacques (CREQC-CAPCF)
- Legitimate Representation of Constituent Peoples – from Constitutional Principle to Attempts of its Electoral Denial – Milan Sitarski & Dražen Barbarić (Institute for Social and Political Research Mostar)
- Discussion
18:00 End of the Session 2
FRIDAY 28 OCTOBER – DAY 2
12:40 Ronald Watts Young Researcher Award ceremony
- Borui Song (The Australian National University)
15:00 Session 3 – Equalization, intergovernmental transfers and regional disparities
- Opening:
- Itziar Agirre (Vice-minister of Treasury of the Basque Government)
- An overview of fiscal equalization – Andoni Montes, Jon Garro & Xabier Murua (Ituna Center / UPV/EHU)
- Paving the way to a successful equalization: does subnational participation matters? – Alice Valdesalici & Francisco Romero (Institute for Comparative Federalism – Eurac Research)
- Confronting territorial inequality among South African provinces and municipalities: the limits of fiscal equalisation systems – Nico Steytler, Jaap de Visser & Tinashe Chigwata (Dullah Omar Institute)
- Intergovernmental fiscal transfers, Regional States’ fiscal capacity and the fight against COVID19 pandemic in Ethiopia – Ketema Wakjira Debela (Center for Federalism and Governance Studies)
- Intergovernmental Fiscal Relations during the COVID 19 Pandemic in Germany: Was the new fiscal equalization scheme able to hamper financial dislocations? – Gisela Färber (Deutsches Forschungsinstitut für öffentliche Verwaltung)
- The Fiscal Equivalence Trap – Don’t Decide, Don’t Pay – Eva Maria Belser (Institute of Federalism)
- Discussion
17:00-17:20 Coffee Break
- The Federal Equalization Program as a Controversial and Contested Policy Success – Daniel Béland, André Lecours & Trevor Tombe (Center of Governance at the University of Ottawa)
- Interpersonal and Interregional Redistribution in the Canadian Federation – Alain Noël (Université de Montréal)
- The Power of the Weak? Fiscal Redistribution Negotiations in Canada and the EU – Kinga Koranyi (Jacques Delors Centre)
- Territorial disparities, horizontal imbalances and fiscal federalism in Argentina. New evidences – Miguel Ángel Asensio, Florencia Martino & Pamela Jesica Fadul (UNL-IFANDCSC)
- Fiscal Federalism and Territorial Inequalities: India’s Experience – Govinda Bhattacharjee (Centre for Multilevel Federalism)
- Discussion
19:00 Closing ceremony
- Mikel Erkoreka (Ituna Center)