BEZ itzulpenak soil-soilik lortzeko sortutako enpresa sare baten iruzurra antzeman du Bizkaiko Foru Ogasunak. Gainera, enpresek ez zuten inolako produkziorik. Iruzur sarearen helburua Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako Ogasunei iruzurrza egitea zen. Horretarako, 800.000 euroko BEZ itzulpenak eskatu zituzten.
José María Iruarrizaga, Bizkaiko Ogasun diputatuak jakitera eman duenez, Iruzurrazen aurkako Borroka Planean aurreikusitako kontrolek irregulartasunak antzeman dituzte. Horrela, itzulpenak gauzatzea eragotzi dute ikuskaritza zerbitzuek.
22 enpresek, persona juridikoak, eta lau pertsona fisikok osatezen zuten sarea. Negozioa kontrolatzeko beste pertsona batzuk erabiltzen zituzten izen-mailegatzaile gisa. Ikerketa zailtzeko, sarearen buruek foru lurraldeetako eta lurralde erkidegoko hainbat puntutan helbideratu zituzten enpresak, haietako batzuk posta jasotzeko negozio zentroak ziren. Horregatik, ikerketan elkalanean aritu dira EAEko hiru Foru Ogasunetako, Nafarroako Foru Ogasuneko eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziako ikuskatzaileak.
Iturriak: