Bizkaiko Foru Ogasunak iruzur poltsa aurkitu du etxetresna elektrikoen sareko salmentan

Compartir

Bizkaiko Foru Ogasunaren ikuskatzaileen ikerketen ondorioz lortu dute iruzurra harrapatzea eta milioi bat euro erregularizatzea. Europar Batasuneko hornitzaileek eskainitako etxetresnak Internet bidez saltzen zituzten Bizkaiko hiru enpresek BEZa ez ordaintzeagatik salatu dituzte fiskaltzaren aurrean.

Unai Rementeriak, Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak azaldu du iruzurgileek erabilitako metodoa. “Aurkitu diren hiru kasuetako batean, baldarrenean, enpresaburuak ez zuen BEZ aitorpenik aurkeztu. Beste bi kasuetan, etxetresna elektrikoak Bizkaiko bezeroei saldu beharrean Europako Batasuneko Beste herrialde batzuetara bidaltzearen itxurak egiten ziren, salmenta horretan ez baitzaio BEZik ordainazari behar Europako Batasuneko bezeroari”.

Bizkaiako Ogasunak adierazi duenez iruzur horren bidez beste operadore batzuek baino prezio merkeagoak eskaintzen zuten enpresa horiek. “Zerga betebeharrak betetzen dituzten gainerako etxetresna saltzaleekin bidegabeko lehian aritzen ziren”.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria