Bizkaiko Foru Aldundiak tributu-sistemako zerga handien erreforma onartu du

Compartir

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, urriaren 22ko bileran onartu ditu zerga-erreforma osatzen duten zerga berrien aurreproiektuak. José María Iruarrizagak eta Unai Rementeriak azaldu dutenez, hau da Aldundiak azken urteetan egindako zerga-erreforma zabalena eta garrantzitsuena.
Iruarrizagak esan duenez, zerga-erreforma honen helburua zerga-sistema “justuagoa, aurrerakoiagoa, eraginkorragoa eta gaur egungo egora ekonomikoarentzako egokiagoa” ezartzea izango da, ekoizpen sarea berrerabiarazteko eta enplegua sortzeko.
Foru Arau hauen aurreproiektuak onartu dira: Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren buruzko Foru Araua, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa, oinordetza eta dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa zein Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzkoa. Azkenik, Bizkaiaren erreforma fiskalean, pertsona Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren egokitzapen bat onetsi da.
Bizkaiak 153 milioi euro gehiago jasoko ditu zerga-erreforma honekin. EAJ, PSE eta PP alderdi politikoen artean adostutako itunaren emaitza da erreforma hau. Bizkaiko Ogasuneko teknikari-taldeak lan gogorra egin dute erreforma honetan eta proiektua datozen egunotan eramango dute Bizkaiko Batzar Nagusietara, eztabaidatu ondoren onartzeko asmoz. Prozesua abendua baino lehen amaitzea espero dute, 2014ko urtarrilaren 1erako indarrean jartzeko.
Iturriak:
1. Iturria
2. Iturria