Arabako Batzar Nagusiak “Opor fiskalen” isunaren %70a Jaurlaritzak ordaintzearen alde egin du

Compartir

Arabako Batzar Nagusiek, PP, EH Bildu eta EB aldeko botoekin, opor fiskalengatik ezarritako isunaren %70a Eusko Jaurlaritzak ordaintzea eskatu dute. Gainerako %30a hiru Foru Aldundiek ordainduko lukete, Ekarpen Legeak ezarritako koefizienteen arabera: Bizkaiak %50, Gipuzkoak %34 eta Arabak %16.

Testuaren lehen puntuak Javier de Andrések mantentzen duen jarrera berretsi du, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako isunaren ordainketari nola aurre egin behar zaion esateko orduan.

Arabako Batzar Nagusiek onartutako testuaren bigarren puntuan, araudiaren eta zergen koordinazioaren ardura duten erakundei, Europak laguntza ilegalen auzian ezarritako isunak eragin duen ordainketen atzerapena, “euren gain” hartzea eskatu zaie.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria