Datorren apirilaren 1etik aurrera pertsona juridikoen gehiengoak, enpresa gehienak tarteko, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza departamentuarekin duten harremana bide elektronikoz izatera behartuta egongo dira. Arauketa berria Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren hasierako letra A, B, C, D, F, P, Q, S, U eta V duten entitateak hartzen ditu barne, baita establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarrak eta zerga kudeaketako profesional gisa aitortuta dauden pertsonak ere.
Jabier Larrañagak, Gipuzkoako Ogasun diputatuak, “Departamentuaren egitura modernizatzen jarraituko dutela” adierazi du. Honen bidez “gipuzkoarrei zerbitzu egokia eskaini” nahi die.
Aipatutako eragileak harremanak bitarteko elektronikoz izatera behartuta egongo dira zerga aitorpenak edo idatziak aurkertzeko, erreklamazio ekonomiko-administratiboak barne. Sinadura elektronikoa beharrezkoa izango da (IZENPE, Camerfirma, FNMT edo Foru aldundiko pasahitz operatiboa).
Ogasun eta Finantza departamentuak interesatuen eskura jarriko ditu beharrezko baliabideak eta informazioa. Foru erakundeak aipatutako eragileei sinadura elektronikoa dutela lehenbailehen baiztatzea gomendatzen die. Azkenik, Foru Ogasuneko datu baseetan helbide elektronikoa baiztatzea eta egunaratzea ere aholkatzen da.
Iturriak: