Nafarroako Gobernuak zerga erreforma honi esker 127 milioi euro biltzea espero du hurrengo bi urteetan. Aldaketaren indarrek onartu dituzte Errenta, Sozietate, Ondare eta beste hainbat zerga aldatzeko foru legeak, UPNk, PSNk eta PPk kontra bozkatu dute.
Hainbat zerga moldatu dira erreforman. Errenta Zergan 32.000 eurotik gorako oinarri likidagarri dutenei punto erdi eta lau puntu artean igoko zaie tasa: 32.000 eurotik 60.000 eurora, punto erdi; 60.000 eurotik 125.000 eurora, bi puntu; 125.000 eurotik 175.000 eurora, hiru eta erdi; eta 300.000tik gora, lau puntu.
Sozietate Zergan enpresa handieie tasa %25tik %28ra handituko zaie; gainerakoei orain bezala geratuko da: hamar milioi eurotik behera fakturatzen dutenei %23an, milioi bat eurotik behera fakturatzen dutenei %19an. Kenkarien aldetik, enplegua sortzeagatik, enpresek bi urterako kontratua egitera behartuko zaie, eta langileari gutxieneko soldata bider 1,5 gutxienez ordaintzea. Inbertsioagatik, kenkaria zorroztu egingo da, eta enpresako aktiboaren balioaren %10tik gora inbertitzera behartuko da.
Sicav-ek %1eko tasa ordaintzeari utziko diote eta gainerako enpresen modura ordainduko dute.
Ondare Zergan, milioi bat euroko ondarea duten zergadunek aitorpena egiteko beharra izango dute. Zerga ez ordaintzetik libre geratzeko muga 800.000 eurotik 550.00 eurora jaitsiko da.
Geroa Baiko Jokin Castiellak adierazi du “apustu zintzoa” dela eta uneko errealitate sozioekonomikoari erantzuten diola erreformak. Adolfo Araizek, EH Bilduko kideak, Europako bataz besteko zerga presioa 10 puntu txikiagoa dela eta “hobetzeko tartea” dagoela esan du. Ahal-dugu-rentzak zerga erreforma “motz gelditzen” da, baina “norabide onean doala” adierazi dute. Ezkerrako Jose Miguel Nuinek legealdi honetan garrantzi handiko lehen legea dela esan du.
Iturriak: