Nafarroako ekonomia kontseilaria den Lourdes Goikoetxearen arabera, iaz 2011n baino %31,18 gehiago bildu zerga iruzurraren aurkako borrokan. Guztira 2011n 123,1 milioi euro atzeman zituen Nafarroako Ogasunak. .
Datua historian bildu duten kopuru handienetarikoa da eta kontseilariaren aburuz «albiste ona da guztiontzat, eta bereziki zerga arloan euren betebeharrak betetzen dituztenentzat; oso albiste txarra da gutxi batzuentzat, iruzur egiten jarraitzen dutenentzat”
Ekonomia kontseilariak azaldu duenez gobernuarentzat «lehentasuna» da zerga iruzurraren aurka egitea, «bidegabea» delako. Goikoetxeak esan duenez, Ogasunari iruzur egitea «gero eta zailagoa» da, eta «gero eta garestiagoa».
Aurreratu duenez, zerga iruzurraren kontrako 2013-2017 plana prestatzen ari dira; hiruhileko honen amaieran bukatua izatea espero dute.
Iturria