Gipuzkoako Foru Ogasunaren 2017ko urteko txostena

Compartir

Txostenean Gipuzkoako Foru Ogasunak 2017an egin duen jardueren informazio azaltzen da. Txostenak informazio estatistiko mordoa aurkezten du, azken urteetako denborazko segidak barneratuz. Lehenengo zatian, lau zerga nagusien azterketa zehatza burutzen da: PFEZ-a, Sozietateen gaineko Zerga, Bez-a eta Aberastasunaren gaineko zerga. Bigarren zatian, zerga eta finantza jardueren gaineko azterketa orokorragoa garatzen da.

Besteak beste, zerga bilketaren emaitza eta bilakaeraren azterketa konsolidatua eskaintzen da. 2017. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiaren sarrera ez-finantzarioak 4.853 milioi eurokoak izan ziren, horietatik %96,2 zerga itunduetatik jaso zirelarik. 2017. urteko zerga bilketa likidoak honako zenbatekoa eta portzentaje banaketa izan ditu zerga kontzeptuen arabera:

  • Zuzeneko zergak bilketa osoaren %44,4 dira (2.074 milioi).
  • Zeharkakoak %40,7 (1.903 milioi).
  • Tasak eta bestelako sarrerak %0,6 (30 milioi).
  • Gainerako %14,2a BEZaren eta Zerga Berezien doikuntzei dagokie, eta 663 milioi eurokoa da.

Egitura orekatua mantendu da, aldaketa txiki batzuk kenduta, 2014-2016 epealdian. Zuzeneko zergek pisua irabazi dute (2014ko zerga bilketa likidoaren %45,8 izatetik %46,6 izatera igaro dira 2016an). Zeharkako zergek, era berean, partaidetza kuota txikitu dute 2015ean (2014ko %44,9tik 2015eko %44ra pasatu da). Doikuntzak dira pisu erlatiboa galdu dutenak 2015-2016 epealdian; 2015ean %8,8 izatetik 2016an %8,6 izatera igaro dira. Egitura hori erabat aldatzen da 2017an, eta arrazoiak dira:

  • Azkeneko urteetan desadostasunak zeuden EAEren eta Estatuaren artean kupoa zehazteko garaian, eta horregatik Estatuak deskontuak egiten zituen BEZaren doikuntzetan.
  • Deskontu horien ondorioz, 2016-12-31n EAEren aldeko saldo bat zegoen BEZaren Estatuarekiko doikuntzaren kontzeptuan.
  • Saldo hori 2017. urtean erregularizatzen da eta BEZaren doikuntzaren kontzeptuan zerga bilketa handitu da.

Zerga Itunduen bilketa likidoaren bilakaera (2014-2017)