EH Bildu argitu egin du zein izan den bere jarrera Kupoaren Legeari buruzko bozketan: Kontzertu Ekonomikoaren Legeari baiezko botoa eman dio, baina Kupoaren Legearen bozketan abstenitu egin da. EH Bilduren ustez, alor horretan lortutako akordia ez da “ona” eta ez dago adoz negozioaziak bi aldeerdien artean eraman izana “herritarrei bizkarra emanda eta Eusko Legibiltzarrean adostasuna bilatzeko ahaleginik egin gabe”.
Marian Beitialarrangoitia eta Leire Pinedo, koalizioko finantza eta fiskalitate arlako idazkariak, azaldu dute EH Bilduren jarrera. Beitialarrangoitiak adierazi duenez, ordaindu beharreko kupoaren inguruan lorturiko akordia ez dela “inoren garaipena”, “ezta oparia ere”, “geurea dena itzultzea baino ez delako”.
Leire Pindeok gogora ekarri du EH Bilduren jarrera Kontzertu Ekonomikoaz eta Kupoaz. Euskal autogobernurako “osa tresna garrantzitsua” da, eta horrek aukera eman duela justicia sozialaren esparrua “zabaltzeko”. Era berean, adierazi egin du “Madrilekin lotzeko soka” ere badela.
EH Bilduko kideak Kontzertu Ekonomikoa “abiapuntua dela”, eta beste “batzuentat helmuga”. EAJk gogor kritikatu du EH Bilduren erabakia, eta “Ciudadanosen blokearekin lerrokatzea” leporatu dio.
Iturriak: