Zerga iruzurraren aurkako loteria Italian

Compartir

2021 urtetik aurrera, Italian txartelarekin erosketak ordaintzerakoan, zerga iruzurraren aurkako zozketan parte hartzeko aukera izango da. Dendetan ordaintzerakoan, kode bat erregistratu eta diru-sari bat lortzeko aukera izango dute hiritarrek, baita dendariek ere. 25.000€-ko sariak banatuko dira astero eta 5 milioi euroko sari nagusia urtero zozkatuko da.

Edozein erosketa egiterakoan, euro bakoitzeko kupoi bat lortzen da, naiz eta diru kopuru oso baxua izan arren. Hori bai, txartelarekin ordaintzeko eta denda fisikoetan erosteko beharra badago, helburua BEZ-an iruzurra erogoztea baita.

Komisioen arazoa saiezteko, ez dira 5 euro baino gutxiko ordainketetako komisiorik   kobratuko. Banketxe eta ordainketa plataforma guztiek sistema berri honetan parte hartzen dute, eta haien bezeroei jokuan parte hartzeko aukera zabaltzeko aukera dute mugikor app baten bidez. App-aren arrakasta hain handia izan zen lehen egunetan zehar, non web orrialdea kolapsatu eta helezin mantendu zen ordu batzuetan zehar.

Lehenengo aurreikuspenen arabera, jokua 2023 urtean bukatuko da, eta 4.700 milioi euroko aurrekontua du.

Jada 2020ko gabonetan zehar froga ezarri zen txartelaren bidez ordaindutako erosketen 10% bueltatuz, helburu berdina lortu nahian.