Sozietateen gaineko Zergaren Arautegia aldatu da Bizkaian

Compartir

Bizkaiko Foru Aldundiak Sozietateen gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako sarreren portzentaia aldatzea erabaki du, ondorioz 2014rako %19tik %21ra igo ditu.

Ekonomi Itunaren 17. Artikuluan adierzaten denez, aldundiek eskatu behar dituzte kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Horretarako, araubide erkideko lurraldean indarrean dauden tasak aplikatu behar dituzte.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aplikatu beharreko atxikipen-tasekin bat etortzeko, azpiegituren eta garraioen arloko aldaketari eta beste neurri ekonomiko batzuei buruzko 2014ko urtarrilaren 24ko 1/2014 Errege Lege Dekretuak igo egin du Sozietateen gaineko Zerga. Igoera hau, aldi baterako izango da, hain zuzen ere, 2014rako.

Aldaketa horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak moldatu egin du Sozietateen gaineko Zergaren Arautegia.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria