Martxoaren 25 eta 26an, Renon, University of Nevadako Center for Basque Studiesek antolaturik, 13 nazioarteko kongresua antolatu zen. Bertan unibetsitate, administrazio publiko zein arlo pribatuko ikerlari eta profesionalak bildu ziren, Euskal Herriko, Katalunia eta Nevadako sistema fiskalak aztergai izanik, bereziki krisi ekonomikoaren giroan. Azpimarratzekoa izan zen Euskal Herritik etorritako ikerlarien kopurua alde batetik eta bestetik Nevadako Unibertsitateko Business eskolako irakasleak parte hartu zutela. Hitzaldi bakoitzaren amaieran eztabaida bizia eragin zen. Ondoan eransten dira bertan aurkeztu ziren gaien laburpenak.
Azkenik bertan jorraturiko gaiak liburu batean biltzeko asmoa dago eta Center for Basque Studiesek(CBS) argitaratuko ditu. Ingelesez, kontzertu ekonomiko, sistema fiskalak ikuspegi konparatiboan lantzearen garrantzia azpimarratu zen eta hizlari guztiak berebiziko ahalegina egin zuten ingelesez fiskalitatearen inguruko gaiak lantzen.
13. Nazioarteko kongresuan aurkeztutako gaien laburpenak
Elliott Parker eta Xabier Irujo, CBSko zuzendaria, sarrera hitzaldian
José Gabriel Rubi, Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza eta Ogasun sailekoa eta Xabier Irujo
Gemma Martínez, Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza eta Ogasun sailekoa
13. nazioarteko kongresuko partaide izan diren ikerlariak