Prensa
Título / Titular:UZTAILERA ARTE ZERGA ITUNDUEN BILKETA % 2,5 GUTXITU DA BIZKAIAN
Autor / Medio:Diputación Foral de Bizkaia
Fecha publicación:09/08/2012
Materias:Hacienda Foral de Bizkaia·Impuestos - Sociedades·Recaudación
Contenido:PFEZaren bilketari dagokionez, 2012an 1.030,4 milioi bildu dira, iaz baino % 3,2 gutxiago (iaz 1.063,9 milioi bildu ziren). Aipatu beharrekoa da konturako atxikipenen eboluzio negatiboa; aurten % 5,4 gutxitu dira, 2011ko ekitaldian baino 69 milioi gutxiago bildu direlako. Ondarearen gaineko Zerga dela eta, 2012. urtean 56,6 milioi euro bildu dira. Aldundiak berak kudeatzen duen BEZa % 3,7 gehitu da, beste bi aldundiekin barne doikuntza egin aurretik. 2012an 1.114,0 milioi euro bildu dira; iaz, berriz, 1.074,1 milioi bildu ziren.