Prensa
Título / Titular:Bizkaiko Foru Ogasuna aditua bihurtuko da ekonomia digitalaren zergapetzean eta kriptodirua erabiltzean
Autor / Medio:Diputación Foral de Bizkaia
Fecha publicación:14/03/2018
Materias:Hacienda Foral de Bizkaia·Inspección y fraude fiscal
Contenido:Informatika Auditoretza Unitateko kideek prestakuntza espezifikoa jasoko dute ekonomia digitalaren alorrean gauzatzen diren negozioen zergapetzea kontrolatzeko, bai enpresa-eragiketetan, baita partikularrei egindako salmentetan ere. Ogasun Saileko diputatuak, José María Iruarrizagak, 2018ko iruzurraren aurkako plana aurkeztu du, eta plan hori diseinatu da “ekonomiako alderdi guztietan iruzurra prebenitzeko, detektatzeko eta arautzeko, zergadun txikietatik hasi eta multinazional handietara edo online egiten diren transakzioetara iritsi arte”