Prensa
Título / Titular:Bizkaiak %6 eta %8 arteko murrizketak egingo ditu, espero baino diru gutxiago bildu ondoren
Autor / Medio:Gara
Fecha publicación:12/09/2012
Materias:Hacienda Foral de Bizkaia·Impuestos - Sociedades·Recaudación
Contenido:Gernikako Juntetxean burutu den Politika Orokorreko Osoko Bilkuran Bilbaok azaldu duenez, urte bukaeran aurreikusitako diruaren %92 eta 94 bitartean biltzea espero du Bizkaiko Aldundiak. Hortaz, «2012. urtearen itxierara soberakin negatiboekin ez iristeko», proportzio berean murrizketak egin beharko dituela iragarri du. Bilbaok argitu duenez, «datozen egunotan» zehaztuko du zein neurri hartuko duen «aurrekontuen betearazpena gure diru-sarreren errealitateari egokitzeko, defizit berririk eragin gabe».