Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua, eta Cristobal Montoro, Espainiako Ogasun ministroak bilduko dira astelehenean Ogasun Ministerioaren egoitzan. Sailburuaren hitzetan, “albiste ona da”. Horrez gain, lehen bilera eta azkeba ez izatea nahi du, “harreman iraunkorra izateak gauzak asko errazten dituelako”.
Bilera horretan Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatu espainiarraren arteko alde biko harremana irudituko da. Azpiazuk azpimarratu duenez, kontzertu Ekonomikoaren izpiritua eta aldebikotasuna berreskuratzeko balioko du.
Sailburuak zehaztu duenez, bilerako agenda ez da oraindik hitzartuta, baina zorpetza eta defizit publikoa izango dituztela hizpide adierazi du. Are gehiago, legegintzaldi honetan “elementu garrantzitsu” zango diren Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa era aipatuko dituztela.
Iturriak: