Mikel Aranburu Nafarroako Ekonomi eta Ogasun Kontseilariaren kalkuluen arabera, 86.641 zergadunek zerga gutxiago ordaindu beharko dute. Beste 105.685 zergadunek ez dute zerga aldaketa nabarituko. Errenta handiek ordea, bai ordaindu beharko dute gehiago.
Nafarroako Gobernuak zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legearen proiektua onartu du eta Nafarroako Parlamentura bidali du bertan eztabaidatzeko eta onartzeko. Erreformak “progresibitatea habetu” nahi du, “errenta handienetan presio fiskal handiena jarrita”.
Zerga erreformaren ondorioak 2016ko PFEZaren atxikipenetan nabarituko da, bai eta 2017ko aitorpenean ere. Nafarroako Ogasunaren arabera erreformaren aplikazioak 127,18 milioi euroko efektua izango du 2016 eta 2017ko zerga bilketan. Diru gehiena, 72,64 milioi PFEZaren tarifa berrietatik etorriko da; 14,43 milioi euro Ondarearen gaineko Zergan izando aldakengatik eta 26,05 milioi euro Sozietateetan.
Errenta Zergan 32.000 eurotik gorako oinarri likidagarriei %0,5 eta %2 bitartean handituko zaie zerga tasa. Kapital etekinen gaineko zerga-tarteak eta tasak handitu ditu, %19 eta %25 bitartean.
Ondarearen gaineko Zergaren erreformak tasen tarifari eutsiko dio, baina mugetan aldaketak agingo dira. Gutxieneko salbuespena 550.00 eurokoa izango da, gaur egun ordea 800.00 eurokoa.
Sozietate Zergari dagokionez, zerga tasa orokorrak handitu dira eta, kenkariak ezarrita ere, gutxieneko tasa %13koa izatea nahi du gobernuak. Enpresa handiek %28ko tasa orokorra izango dute, 10 milioi eurotik behera fakturatzen dutenek %23koa. Milioi bat euro baino gutxiago fakturatzen duten enpresa txikiek orain bezala, %19koa. Sicav sozietateei %1ko zerga tasa kendu eta gainerako enpresen tankerako baldintzak ezarriko zaizkie.
Iturriak: