Mondragon Unibertsitateko ikasle taldeak irabazi du Quizz 41, Itun Ekonomikoaren lehiaketa

Compartir

UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitateko 400 bat ikaslek hartu dute parte “Quizz 41, Ekonomia Itunari buruz zenbat dakizu?” lehiaketaren lehen edizioan.

Final aurreko fasea abenduaren 4ean egin zen. Talde guztiak unibertsitate bakoitzean prestatutako guneetan hartu zuten parte: Vitoria-Gasteiz, Donostia, Bilbo, Oñati eta Irunetik. Test moduko 20 galderako txandak egin ziren, gune bakoitzean lau talde irabazle geratu arte. Talde horiek finalean lehiatu ziren hurrengo egunean, hiru unibertsitateetako ordezkari gisa.

Final handia, Euskadiko Artxibo Historikoko egoitzan egin zen Abenduak 5ean. Finalean hamabi talde finalistak lehiatu ziren, final aurreko dinamika berean, talde irabazle bakarra lortu arte. Azkenean, Mondragon Unibertsitateko taldeko kideek irabazi zuten lehiketaren finala. Sari moduan, taldeko kide bakoitzak 2.500 euroko txeke bat jaso du, 2020. urtean graduko edo graduondoko ikasketetan erabiltzeko.

Ogasun eta Ekonomia kontseilari Pedro Azpiazuk ireki zuen lehiaketa. Sariak, berriz, Ogasun kontseilariorde Itziar Agirrek eta Hezkuntza Saileko Unibertsitate Koordinazio Politikako zuzendari Miren Artarazek banatu zituzten. Txapelketa hau Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Ituna eguneratu eta babesten duen gobernu-programako konpromezuaren itzalpean garatu da. Lehiaketaz gain, irrati eta idatzizko prentsarako informazio-kanpaina bat egingo da eta, hilak 18tik aurrera, BECeko Umeen Gabonetako Parkean postu bat jarriko da, txikitxoenek KONEKO-V bideojokoaz jolastuz Itun Ekonomikoaz ikas dezaten.