Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Jeltzaleen eta PSE-EEren batzarkideek babesa eman diote, gehiengo absolutua lortuz.
Olanok PSErekin adostutako proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu hitza hartu duenean. Ekonomiaren susperraldia ahalbidetzeko lan egingo dutela eta lanpostuak sortzea lehentasuna izango dela esan du ahaldun nagusiak.
Bi alderdiek Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga erreformatuko dutela iragarri dute, gaur egun Bizkaiak eta Arabak indarrean dituzten ondare zergekin harmonozatzeko.
Pasadan legealdiaren hasieran EHBilduk proposatutako aldaketak negoziatu, hitzartu eta babestu zituen. Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga sozialisten aldeko botoarekin atera zuen Aurrera. EAJrekin sinatutako akordiak zerga aldaketa ekarri du.
Iturriak: