LAB sindakatuak prekaritateari aurre egiteko tresna gisa ulertzen du zerga politika. Hori dela eta, egungo eredu fiskala aldatzeko eskatu du, prekaritatea bultzatzen duelako bere iritziz. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, “egungo fiskalitatearekin langileek bikoitza pagatzen dutela” adierzadi du.
Burujabetza eta justicia soziala izaneko txotenaren aurkezpenean Ainhoa Etxaidek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Ogasunek presio fiskala Europako batez mailara igoz gero, zerga bilketa 9.400 milioi euro handiagoa izango litzateke, adierazi du. Presio fiskala igotzeak zerbitzu sozialak handitzea eta aberastasuna banatzaa ahalbidatuko lukeela uste du LABek.
LAB-ren arabera Eurogunean Barne Produktu Gorninarekiko %41ekoa da batez besteko presio fiskala; Nafarroan 28,7koa eta Bizkaia, Gipuzkoa era Araban, berriz, 30,9%koa.
Sindikatuak ez du proposatu edonolako presio fiskalaren igoera. Zergak enpresa handiei eta errenta handienei igotzeko eskatu du, eta baita zerga iruzurra eta zerga ihesaren kontrako borroka indartzeko ere. Zerga iruruzurraren inguruan “lotsagarritzat era asaldagarritzat” jo Foru Oganek autonomoen eta denda txikien atzetik ibiltzea, “jakinda benetako iruzur fiskala, diru gehiago biltzea eta politikak aldatzea ahalbidetuko ligukeena, enprea eta capital handiek egiten dutela”.
Iturriak: