Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia – Ituna – Divulgasferaren erregistroan sartzeko ebaluazio-prozesua gainditu egin du. Divulgasfera Kultura Zientifikoko Katedrak kudeatzen duen transferentzia eta dibulgazio zientifikoko bitartekoen erregistro bat da, UPV/EHUk kudeatuta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Divulgasfera ebaluatzeko prozesuak bermatzen du erregistroan sartutako baliabideek berariazko jarduera-baldintzak eta zorroztasun zientifikoa betetzen dituztela. Erregistro bakoitzak denbora-zigilu bat du eta urtero berritzen da.
Ituna zentroari egindako aitorpen hau, ez da bakarrik arlo akademikoan egindako ikerketengatik, baita Itun Ekonomikoaren eta foru-ogasunen inguruko ezagutza zabaldu eta transferitzeko egindako aurrepengatik ere. 2018tik Ituna Zentroak komunikazio-estrategia berria aplikatzen ari da, euskarri desberdinetatik bideratzen dena: newsletter, twitter, Itunaren webgunea eta komunikabideak. Halaber, aintzatespen horrek dimentsio akademikoa ere badu, Itunak unibertsitatearen esparruan egindako argitalpenei balio erantsia baitie.