Irailaretik aurrera BEZa gora eskoletan ere

Compartir




BEZaren igoera irailaren 1etik aurrera apliaktuko da. Honek eskolako materialen kasuan igoera itzela, 17 puntukoa ekarriko du. Orain %4 tasa supermurriztuaren onuradun diren koaderno, plastilina eta beste hainbat materialen BEZa % 21era igoko da. 
Ikasliburuak izango dira %4ko BEZa mantenduko duten material bakarretarikoak.
Horrela, eskolek erosi behar izaten duten materiala % 60 garestituko da batazbeste
BEZ zergaren tipo orokorra % 18tik % 21era igoko da eta murriztua % 8tik % 10era. Oinarrizko elikagaiei dagokien BEZa, berriz, bere horretan utziko dute, % 4an.
Garraioak, ostalaritzak, turismoak eta elikagai gehienek, edari freskagarriak barne, BEZ murriztuaren atalean jarraituko dute. Aldizkarietan eta egunkarietan ere % 10eko BEZa ordainduko dugu. % 21eko atalean izango dira aurrerantzean ileapaindegi eta estetika zerbitzuak, diskotekak, hileta zerbitzuak eta ikuskizunak (antzokiak, zinema, kirol ikuskizunak, kontzertuak, museoak eta zoologikoak, besteak beste).
Gainera, Montorok gogorarazi du 2013ko urtarrilaren 1ean desagertu egingo dela etxea erosteagatik ematen zuten kenkaria, eta etxebizitza berria erosteko, orain arte BEZa % 4koa bazen, ordutik aurrera % 10ekoa izango da.
Iturria 1
Iturria 2