Ekainaren 6tik aurrera, ireki da II. Euskal Ekonomiari buruzko Doktorego Tesi Onenaren Alberto Alberdi Sarirako eskabideak onartzeko epea.
Epea uztailaren 5era arte egongo da zabalik, egun hori barne.
Sari hau bigarren ediziora iritsi da, Euskadin ikerketa zientifikoa sustatzeko eta talentu ikertzailea erakarri eta atxikitzeko helburuarekin. 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko uztailaren 5era bitartean, biak barne, edozein unibertsitatetan defendatutako euskal ekonomiari buruzko doktorego-tesiak lehiatu ahal izango dira.
Saria 6.000 euroko konpentsazio ekonomikoa da egilearentzat. Horretarako, haren tesiak puntuaziorik handiena lortu behar du epaimahai kalifikatzaileko kideen artean. Gainera, ikerlana eta haren ondorio nagusiak argitaratzea eta hedatzea ekarriko du sariak.
Gobernu Kontseiluak joan den maiatzaren 21ean onartu zuenez, sari honek 2020ra arte Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde izandakoaren izena darama, haren ibilbidean islatutako zerbitzu publikoaren printzipio eta balioen aintzatespen gisa. Alberto Alberdiren karrera profesionalak batu egiten zituen, lankideen begiruneaz eta aintzatespenaz gain, zerbitzurako bokazioa eta euskal ekonomia eraldatzeko eta, aldi berean, bidezkoagoa eta ekitatiboagoa izatea helburu hartuta haren analisirako eta lanerako gaitasun nekaezina.
Deialdiaren oinarrietarako sarbidea hemen