Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2016ko ekitaldirako zerga itunpea bidezko dirubilketaren itxieraren berri eman du

Compartir

2016 ekitaldia ixtean, Bizkaiako, Gipuzkoako eta Arabako Ogasunek egindako zerga itunduen bilketa kontsolidatua 12.950,70 milioi eurokoa izan da. Tasa horren urte arteko aldakuntza %2,7an kokatu da. Joan den urrian egindako aurreikuspenaren gainean, %99,4an bete da.

Zuzeneko zergei dagokionez, haien neurrizko abantzua PFEZaren bilakaeran oinarritu da batetik, eta bestetik Ez-egoiliaren Errentaren Zergan Estatuarekiko erregulazioa egitean gutxiago itzuli izenean.

PFEZaren bilketak %4,1eko hazkundea izan du. 2015eko errenta-kanpainaren emaitza positiboa izan da, eta Lan Etekinen gaineko atxikipenek (%2,8) eta ordainketa zatikatuek (%2,3) egin duten neurrizko abantzuak. Gainerako osagaiek, funtsean Kapital Etekinek, Estatuak zerga-tasetan onetsitako beherapenen eragina jasan dute, beraz aurreko ekitaldioak baino sarrera txikiagoak erregistratu dituzte.

Kapital Etekinen eta Ondare Irabazien gaineko atxikipenen bilakaera negatiboa honek izan du bere isla Sosietateen gaineko Zergaren azken bilketan, %3,5 jaitsi baita.

Zeharkako zergak urrian egindako aurreikuspenetik, %4,1, urrun geratu da, %1,9 igo delako. BEZak %1,4 hasi da, eta horrez gero, 97,8, baino ez da izan betetze maila aurreikuspenarekiko, hau da, 110,2 milioi euro gutxiago batu dira.

Ondasun-kontsumo espezifikoen gainean ezarritako zergarik garrantzitsuenen artean, Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren bilketak izan du joena ona (% 4,0). Aldiz, Tabako Laboreen gaineko Zerga Bereaziren bilketak (%-1,7) behera egin du.

2016 ekitaldian ordaindutako Kupoari dagokionez, 763,7 milioi eurokoa izan da. Zerga-bilketaren itxiera eta Kupoaren ordainketak ezagutu ondoren Erakunde Erkideetarako Ekarpenak kalkulatu dira, indarrean daguen arautegiaren arabera. Azken zenbatekoa, 8.734,5 milioi eurokoa izan da, hasieran aurreikusitakoa baino 368,4 milioi euro gutxiago.

 

 

Iturriak:

1.Iturria