Gipuzkoako Ogasunaren 2013ko Errenta Kanpainako saldoa aurreko urtekoa baino 30,8 milioi hobea izan da

Compartir

Gipuzkoako Aldundiak adierazi duenez, 2012an indarrean jarritako Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergaren emaitza onak utzi ditu bigarren urtez jarraian Errenta Kanpainan. Zerga erreformaren aurreko datuei erreparatuz, ia 54 milioi euro gutxiago itzuli dira, 2011ko datuak kontuan hartuta.

Amaitu berri den 2013ko Errenta Kanpainan 374.060 aitorpen aurkeztu dira, 2012 kanpainarekin alderatuz, %1,7 jaitsi da. Gipuzkoako herritarrek inoiz baino autolikidazio proposamen gehiago onantur dituzte, 212.087. Interneten bidez egindako aitorpen kopurua mantendu egin da eta errenta mekanizatuan egin diren aitorpenek %13,7 jaitsiera izan dute.

Gipuzkoako Ogasunak 284.641 zergaduni dirua itzuli die (%76,09). Dirua itzuli zaienei, batez beste, Ogasunak 1.071 euro itzuli dizkie. Aldiz, 89.419 gipuzkoarrei, zergadunen %23,91ari, ordaintzea tokatu zaie. Hauek bataz beste, 1.656 euro ordaindu behar izan die Ogasunari.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria