Gipuzkoako Ogasunak 394 milioi euroko iruzurra azaleratu zuen 2013an

Compartir

Helena Franco Gipuzkoako Ogasuneko diputatuak emandako datuen arabera 394 milioi euroko iruzurra azaleratu dute 2013, aurreko urtean baino %2,2 gutxiago. Francorekin batera, Xabier Olano Ogasuneko zuzendariak eta Javier Moreno Ogasuneko Laguntza eta Koordinazio Zerbitzuko buruak, agerraldia egin dute Batzar Nagusietako Ogasuneko batzordean.

Azaleratutako 394 milioi eurotatik %35 Sozietateen gaineko Zergari dagokio (135 milioi euro), eta %31 BEZari (119 milioi euro). PFGZtik 109 milioi euro eratorri ziren eta Ondarearen gaineko Zergatik 5 milioi euro.

492 espediente ikuskatzea aurreikusi ziren arren, guztira 897 ikuskatu dira eta 1.800 izpekzio burutu dituzte. Hori dela eta, 131 milioi euro azaleratzea lortu dute, hasieran ezarritako helburua baino %30 gehiago.

Iturriak:
1.Iturria
2.Iturria
3.Iturria