Jabier Larrañagak, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuak, adierazi duenez, Foru Ogasunak 52 milioiko emaitza negatiboarekin itxi du 2016ko Errenta Kanpainia, pasa den urteko emaitza 24 milioitan hobetuz. Berarekin batera Jokin Perona, Ogasuneko zuzendari nagusia, eta Yolanda Dominguez, Zerga Kudeaketako zuzendariorde nagusia, izan dira.
Errenta Kanpainian 3745.591 aitorpen aurkeztu dira, pasadan urtean baino 1.893 gehiago. Larrañagak nabarmendu duenez, lau urte jarraian beheraka joan ostean, joera irauli da eta aitorpenen kopurua igo da.
Jokin Peronak datuak zehaztu ditu. 216.153 autolikidazio proposamen onart dira, bidali diren %86. Aitorpen mekanizatuak 72.552 izan dira, eta Internet bidez aurkeztu direnak 85.886 izan dira. Horien artean 66.952 aholkularien bitartez eta beste 18.934 norbanakoak eginda.
265.070 aitorpen itzultzera izan dira, pasadan urtean baino 4.351 gutxiago, aitorpen guztien %70,8. Ordaintzera atera direnak 109.521 izan dira, 2015ean baino 6.244 gehiago, eta batez beste 1.986 euro ordaindu behar izan dizkiote Gipuzkoako Foru Ogasunari.
Aberastasuna eta Fortuna Handien gaineko Zergari dagokionez, Gipuzkoako Foru Ogasunak 64,4 milioi euro bildu ditu, 2015ko kanpainian baino 700.000 euro gehiago. Guztira, 7.517 aitorpen aurkeztu dira eta 8.561 euro ordaiundu dute batez beste. Hazi egin da aurkeztu diren aitorpenen kopurua, baina jaitsi egin da Foru Ogasunari ordaindu beharrekoa.
Ogasun diputatuak esker oneko hitzak ditu herritarrentzat eta dei egin du lan egiten jarraitzera gizarte kontzientiza hedatu dadin, herritarren zerga betehearren betetze-maila hobetuz.
Iturriak: