Larraitz Ugartek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea denak, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako biztanleek 30 milioi eurotako isuna ordaindu behar izatea “tragediatzak” jo du.
Ugarteren hitzetan, Europatik datozen sententzia eta errekerimenduek laguntzak legalak ez zirela adierazi zutenean, erantzuna “momentuan” eman behar litzaioke, eta “ez 2011 arte luzatu”, orain iritsi den zigorra “horren ondorioa” izan baita. Hau dela eta, Ugartek “Instituzioek izandako jarrera arduragabe batetaz” hitz egin du, eta berriro gertatu ez daitezen, “ardurak egon beharko liratekeela” adierazi du.
Xabier Olano, Gipuzkoako Ogasun zuzendariak, 30 milioiko isuna “dirutza izugarria” dela nabarmendu du. Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, “epaiak dio laguntzak nahita berandu itzuli zirela, eta orain horren ondorioak ditugu esku artean. Berez, estrategia hori bultzatu zutenek (EAJ, PP eta Confebask) ordaindu beharko lukete isuna”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak isunaren %70 Eusko Jaurlaritzak ordaindu beharko lukeela uste du eta isuna nola ordaindu behar den eztabaidatzeko foru egokiena Euskal Finantzien Kontseilua dela esan du.
Larraitz Ugarteren prentsa aurrekoaren bideoa
Iturriak:
1.Iturria
2.Iturria
3.Iturria
4.Iturria