Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan Aurrekontuak luzatu beharko dituzte, gobernuen eta oposizioaren arteko negoziazioak bertan behera geratu ondoren.
Aurreko legealdian ez bezala, Gipuzkoan EH Bildu eta EAJren arteko negoziazioak apurtu egin dira, eta oraingoan Aurrekontuak luzatu beharko ditu Aldundiak. EH Bilduren egitasmoari oposizioko talde guztiek osoko zuzenketak jarri dizkio.
Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren esanetan, Aurrekontuen luzapena gertatu arren, Aldundiak orain arteko izpiritu berarekin kudeatuko du eguneroko lana, pertsonak erdigunean jarrita, Gipuzkoa berri bat helburu.
Arabako Foru Aldundiak 2015eko Aurrekontu Proiektua erretiratu du, babes faltagatik, beraz, 2014eko Aurrekontuak luzatu beharko ditu. Javier de Andresek “babes nahikorik” ez dutela lortu onartu du, EAJ, EH Bildu eta PSE osoko emendakina jarri diolako Aurrekontuen egitasmoari. Ahaldun nagusiaren hitzetan Aurrekontuen luzapena “denon kalterako izango da”.
Iturriak: