Gipuzkoak sozietate zergako kenkari guztiak kenduko, I+Grena izan ezik

Compartir



Enpresek beren irabazien zati bat inbertsiorako funts batean sartzeko aukera proposatu du Gipuzkoako Aldundiak

 Zergaren tasa nominala ukitu gabe, haren bidez bildutakoa handitzeko helburua dute.
Bildutako zergen beherakada dela-eta Gipuzkoako Foru Aldundiak: zergari egiten zaizkion kenkari guztiak ezabatzea proposatu du, ikerketa eta garapena (I+G) sustatzeko neurria izan ezik. Era berean enpresek beren funts propioak handitzeko bitartekoak ere defendatu ditu.
Zergaren tasa nominalak, ordea, bere horretan utziko ditu, kenkariak mugatuz gero diru gehiago biltzea lortuko duelakoan.
Iturria