Gipuzkoak hiru milioi euro harrapatu zerga iruzurgileei

Compartir

 

Guztira hiru milioi euro berreskuratu ditu Gipuzkoako Ogasunak zerga iruzurraren kontra daraman aurtengo kanpainan. Aurten hamar izan dira delitu fiskala kategoria duten kasuak, eta orrela kontsideratua izateko gutxienez 120.000 tik gora izan behar du iruzurra.

Xabier Olano Gipuzkoako Ogasuneko zuzendariak gogorarazi du xehetasun zein zorroztasunez aztertzen ari direla zenbait profesionalek aurkeztutako zerga aitopenak. Ogasun zuzendariak zenbait abokatu eta mediku daudela azpimarratu egin du. Berriak publikaturiko informazioaren arabera Olanok berretsi du zerga iruzurraren aurkako borrokak lehentasun osoa duela foru ogasunarentzat, eta zero tolerantzia printzipioarekin jarraituko dutela.

Xabier Olano Gipuzkoako Ogasuneko zuzendariaren ustez zerga iruzurraren aurkako metodorik “eraginkorrenak” borondatezko aitorpenak egiteko kanpainak izan dira.

Gipuzkoako Diputazioa arrisku bereziko zergadunen erroldaren foru araua datozen egunetan tramitatuko da.

Iturria 1

Iturria 2