Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren zorra haunditu zen iaz

Compartir

Espainiako Bankuaren datuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren zorra 12.112 milioi eurokoa zen 2014ean. Zorraren zatirik handiena Eusko Jaurlaritzari dagokio, 8.915 milioi euro hain zuzen ere. Nafarroak, berriz, 3.197 milioi euro zor ditu. 2014. urtean Eusko Jaurlaritzak zorra 635 milioi eurotan haunditu zuen eta Nafarroak 61.

Proportzionalki, Nafarroaren Gobernuaren zorra handiagoa da Jaurlaritzarena baino. Bakoitzak gobernatzen duen lurraldearen barne produktu gordinarekin aldetuz gero, %17,9 da Nafarroarena eta %13,9 beste hiru Lurralde Historikoena.

Bizkaiko , Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek 3.232 milioi euro zor dituzte. Haien zorra kontrolpean dago eta ez du gorabehera handirik izan. 2013ko abendituk 2014ko abendura 29 milioi euro txikitu da.

Urte osoa kontuan hartura zorra igo bada ere, 2014ko urtearen bigarren erdialdena behera nabarmen egin du. Eusko Jaurlaritzaren zorra 2014ko ekainean iritsi zen bere maila gorenera, 9.524 milioi, eta orduz gero 600 gutxitu da. Nafarroarena, berriz, 2014ko lehen hiruhilekoan jo zuen gioa, 3.580 milioi euro. Geroztik ia 400 milioi gutxitu da.

Eusko Jaurlaritzaren zorra oso banatuta dago: 3.724 milioi euro finantza merkatuei, 3.008 milioi euro bankuei eta 2.183 atzerriko erakundeei. Nafarroako Gobernuak batez ere finantza merkatuetara jo du. Hari 2.019 milioi euro zor dizkio, bankuei 458 milioi euro eta beste 400 atzerriko erakundeei, Europako Inbertsoi Bakua haien artea.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria