Eusko Jaurlaritzaren 2015erako Aurrekontu Proiektuak azken-aurreko tramitea gainditu du EAJren eta PSE-EE arteko akordioari esker. Alderdi biek baztertu egin dituzte Aurrekontu Proiektuak atzera botatzeko EH Bilduk eta UPyDk egindako eskariak.
Ricardo Gatzagaetxebarria, Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak esan duenez, egungo egoera aurkez zitezkeen konturik “onenak” aurkeztu ditu gobernuak.
Orain, alderdiek aurkeztutako zuzenketa partzialak eztabaidatuko dituzte, eta ondo bidean, abenduaren 23ko osoko bilkuran onartuko dituzte 2015ko Aurrekontuak. Bilkura horretan PPk aurrekontuen aurka bozkatuko du, horrenbestez, PSE-EEko sei legebiltzarkidek, gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren proiektua babestu beharko dute, kontuak aurrera atera ahal izateko.
Aurtengo aurrekontuak lutzeak larrialdiko laguntza sozialak eta epe luzeko langabeentzako laguntzak gutxiago izango liratekela gogogarazi du PSE-EEek.
Iturriak: