Kultura eta jakituria fiskala zabalduz: Zerga heziketa ikastetxeetan

Compartir

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak gazteen kontzientziak astindu nahi dituzte zerga iruzurraren kontra. Datorren ikasturtean, hala erabakitzen duten ikastetxeetan, zerga sistemari buruzko unitate bat eskura izango dute DHB-ko laugarren mailatik aurrera.

Lau erakundeek helburu hauek jarri dituzte mahai gainean:

– Ekonomia era fiskalitateari buruzko ezagutzak ikasleen artean edatzea. Eta bereziki, ondasun eta zerbitzu publikoak identifikatzea.

– Euskal sistema fiskalari buruzko oinarrzko ezaugarriak eta zerga nagusioen egitura azaltzea eta Administrazioak bildutako diruaren bidez ematen dituen zerbitzu publikoak identifikatzea.

– Irurzur fiskalaren aurka egitenaren garrantziari buruzko eztabaida soziala sustatzea eta tributu-betebeharrak herritar guztiok dugun betebehar bat dela ulertzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri zuen indarrean ekimena. Dagoeneko Gipuzkoan 30 ikastetxeetan irakasten da.  Esperientzia honetan oinarriturik aurrerantzean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak prestatuko du material didaktikoa. Baina, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabili izan duen ekonomia eta fiskalitateari buruzko materialetan oinarrituta izango da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak irakasleak heziko ditu.

Euskal erakundeen arteko lankidetza hau, iruzurraren aurkako borroka sendotuko du.

Iturriak:

1.Ituna

2.Ituna

3.Ituna