Europako Batzordeak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramango luke Arabako eta Bizkaiko zergen auzia, bertan behera gelditu ezean. Dagoeneko horren berri ematen duen txosten bat bidali diela jakin arazi die eusko erakundeei. Horren arabera aldaketa eragiteko bi hilabete dute. Horrela jo ezean, Batzordeak Luxembourgoko Auzitegira joko duela esan du.
Europako Batzordeak Arabako eta Bizkaiko Lurralde Historikoek herentzietan eta transferentzietan aplikatzen diren zerga erregimen bereziak aldatzea exijitu du. Europako Batzordearen arabera, erregimen berezia aplikatzen zaie hilobei, semerik ez duten bikoteek euren alde egiten dutenean, EAEko tokiko administrazioek, Foru Aldundiek eta lurraldeetako bestelako erakundeek ateratzen duten zor publikoa «tratu hobeakoa dute zergak ordaintzeari dagokionez».
Iturria 1
Fuente 2