Bizkaiko Ogasunak maiatza arte 2.914,4 milioi euro bildu ditu, %12,5 gehiago, 2016. urteko aldi berean baino 324 milioi euro gehiago. Gipuzkoako zerga bilketa metatua %7,3 hazi da maiatza arte. Arabako Ogasunaren kasuan, maiatzeko diru bilketa metatuta %12,2 hazi da eta 724 milioi euro bildu ditu.
Bizkaiko kasuan, bildutako kopurutik 1.198 milioi euro zuzeneko zergari daggozkio, %26,8 hazi dena. Lan atxikipenak %2,9 hazi dira era PFEZren bilketa %4,9raino igo da. Sozietaeen gainko Zergaren bilketa ere igo da, izan ere, 124 milioi euro bildu dira, iaz baino 157,2 milioi gehiago. BEZaren bilketak behera egin du 1,2 puntu, eta 1.093,6 milioi eurian dagao.. Zerga berezien artean, hidrokarburoengatik bildutako 338,4 milioi euroak nabarmendu bhear dira, %5,7 hazi baitira.
Gipuzkoako Foru Ogasunak 2016an baino 99 milioi euro gehiago batu ditu. Errentaren gaineko zergaren esparruan, lan atxikioenen atalean 21,6 milioi gehiago bildu ditu Ogasunak, %3,4. Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kouta diferntzial garbiak, 10,4 milioi euro jaso ditu. Sarrera gordinak 6,5 milioi euro gutxitu dira, eta itzulketak 16,9 milioi eurotara gutxitu dira. BEZari dagokionez, zerga metatua %6,1 iga da, 29 milioi euro gehiago jasoz. Zerga berezien atalean, tabako laboreen gaineko zergare bilketa %9,6 jaitsi da, eta hidrokarburoena, berriz, %7,4 hazi da.
Araban PFEZ %5 hazi egin da. Lanaren konturako atxikipenak ere hobetuz doaz, %3,3, enplegua egonkortzen ari delako. Kuota diferentziala ere gora egin du, %2,3 Positiboak dira BEZaren dirubilketari dagozkion datuek ere, 27,5 milioi euro gehiago bildu direlako eta %12 hazi delako. Seinale hona da, 2013ko zerga erreformak ondorio posisitibiak ekatzen hari delako. Datu horrek ekonomia jarduerak eta kontsumoa hobera egin dutela erakusten du. Ogasunaren agintariek zuhur irautea komemi dute, goizegi delako ondorioak ateratezko. Beste zeharkako zerga batzuk, kontsumoarekin lotutakoak, hazi egin dira, hola nola Hidrokarburoen gaineko Zerga, %8,9.
Iturriak: