Arabako Foru Aldundiak 438,2 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du

Compartir

Ramiro González, Arabako ahaldun nagusiak, eta José Luis Cimiano, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak 2016ko foru aurrekontu proiektua aurkeztu dute. Guztira, 438,2 milioi euro, aurten baino 3,04%gehiago.

Guztira, 2.282,5 milioi dira, baina Estatuari eta Eusko Jarlaritzari egindako ekarpena kenduta, 438,2 milioitan geratzen da 2016ko aurrekontua.

Aurrekontuaren ardatzak nagusiak hauek dira: ekonomia berrindartzea eta enplegua sortzea, politika publiko eta sozialak berreskuratzea eta lurralde orekari begirako inbertsioak. Ahaldun nagusiak azpimarratu du aurrekontu proiektuak zehatz-mehatz islatzen duela gaur egungo egora ekonomikoa.

Diru sarreren jatorria ere zehaztu dute: zerga itunduetan 2.104,4 milioi euro bildu dira, 2015erako aurreikusitakoa baino %4,6 gehiago. Beste alde batetik, 45,9 milioi euroko zorra hartu da, hau da, zifra garbia ematera, 6,4 milioi euro, aurreko ekitaldian baino 10 milioi gutxiago.

Ramiro González hainbat partida aipatu ditu nabarmentzekoen artean. Adibidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontua %4,5 hazi da, 184,3 milioi eurora iritsi arte. Menpekotasun Legea garatzeko 21 milioi euro aurrekusi dira. Genero biolentziaren kontrako plna ere hor dago, milioi bat euro baino gehiagokoa, ia aurreko ekitaldiko diru kopurua bikoiztuz.

Arabako Lurralde Historikoaren aurrekotu orokorraren proiektua

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria