Arabako Foru Aldundiak 2014ko aurrekontuak aurkeztu ditu

Compartir

Aitor Uribesalgo, Arabako Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak, Lurralde Historikoaren aurrekontuak aurkeztu ditu Gasteizen. Aldundiak prestatutako aurrekontua “hazkundera eta inbertsiora zuzenduta dagoela” esan du Urebesalgok.

Aurrekontua %4,4 handituko da, 415,4 milioi euro izateraino eta Arabako Aldundiaren gasturako ahalmena 17 milioi eurotan haziko da.

Gizarte politikak indartuko ditu Aldundiak, 146,2 milioi bideratuko dituelako gizarte gastura. Inbertsioa %23,83 handituko da, ekonomiaren susperraldia eta enplegu sorkuntza bultzatzeko. Zorpetze gastuak murriztuko ditu, 68,5 milioi eurotik 59,8 milioi eurora.

Sail guztien aurrekontuak handituko dira, Diputatu Nagusiaren Saila eta Ingurumen Saila izan ezik. Lehengoaren aurrekontua %0,83 uzkurdura jasoko du eta bigarrenaren gastu ahalmena %5,97 txikituko da.

Ogasun Saileko diputatuak Arabako Biltzar Nagusietako lehendakaria den Juan Antonio Zarateri, 2014ko ekitaldirako aurrekontuak eman dizkio, hurrengo egunotan eztabaidatzeko.

Iturriak

1. Iturria

2. Iturria