Errenta aitorpen bateratuak ezabatzeko aukerari buruz gogoeta egin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Erakundearen iritziz errenta aitorpen bateratuek familiei ematen dieten kenkariak oztopatu egiten du emakumeek etxetik kanpo lan egitea.
Genero ikuspegia erabiliz bere gogoeta egiteko 2011ko errenta aitorpena abiapuntutzat hartu da: orduan emakumeek, batez beste, 10.950 euroko errenta aitortzen dute jarduera ekonomikoaren etekin gisa. Aldiz, gizonezkoek 13.184 euro. Oinarri ezargarrian 26.193 gizonezkoek eta 15.604 andrazkoek. Guztira %40ko gizonen alde. Kasu batean zein bestean lana da errentaren arrazoi nagusia: %79,4 emakumeek eta %84,8 gizonek.
Diagnostiko honetatik abiatuz familiari dagozkion kenkari guztiei buruzko hausnarketa burutzeko asmoa agertu du Gipuzkoako Diputazioak. Izan ere, tributazio bateratua, seme-alabentzako kenkaria eta abar aztertukok dira.
Errenta aitorpen bateratua ezabatzearen aldekoa litzateke Gipuzkoa.
Iturria