Urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra 2.196 milioi euro bildu ditu zergetan Gipuzkoako Foru Ogasunak, iaz baino 256 milioi gehiago dira, %13,2. Igoeraren zati handi bat Gipuzkoako Foru Ogasunak Espainiarekin BEZaren harira egindako doikuntzen ondorioa da, horien bitartez pasadan urtean baino 140 milioi gehiago patrikatu ditu eta.
Errenta zergareb bidez Gipuzkoako Foru Ogasunak %5,5 hegiago bildu du, BEZaren bidez %4,5 eta Zerga Berezie bidez %2,1 gehiago.
PFEZari dagokionez, lan etekinen atxikipenak %2,9 hazi dira aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 21,7 milioi euro gehiago jaso dira aurten. Itzulketak, berriz, 7,9 milioi euro murriztu dira eta sarrerak 5,6 milioi euro hazi dira.
Sozietate zerga ia-ia bikoiztu egin da: 36,9 milioi eurotik 70 milioi eurora. Ogasunak ez dio garrantzia askorik eman datu honi, Sozietate Zergaren diru bilketa errealagoa delako abuztutik aurrera.
Tabako laboreen gaineko zergaren diru-bilketa %5,8 gutxitu da, 3,7 milioi euro, eta hidrokarburoen gaineko zerga ere beste horrenbeste handitu da, 11,2 milioi euro.
Espainiar Estatuarekin egiten diren doikuntzen bilketa metatua joan den urteko berarekin alderatuta 139,4 milioi euro handitu da BEZan, eta, 7,7 milioi euro hobeto da zerga berezietan.
Gipuzkoako Foru Ogasunaren zerga-bilketa Bizkaikoaren eta Arabakoaren bidetik doaz. Bizkaian %16,8 gehiago bildu dute eta Araban %15,3 gehiago.
Iturriak: