Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017ko Aurrekontuak 4.559 milioi euro izango ditu. 838 milioi euro aurrekontu propioak izango dira, era horietatik 58,9 izango dira finantza zamarentzat. Beste 3.006 milioi euro izango dira Eusko Jaurlaritzaren ekarpenerako, 246 milioi Kuporako era beste 468 milioi euro Gipuzkoako udeletarako
2017.ko urteko Aurrekontua %3,16 handituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 838 milioi euroraino eta 25,6 milioi euro gehiago banatuko dira aldundiko departamentuen artean. Gehikuntza horretatik zati handiena 19,3 milioi, gizarte politiketarako izango da.
Gizarte Politikarako Departamentuak 363 milioi euroko aurrekontua izango du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuaren ia erdia, %47. 2016ko aurrekontuarekin alderatuta, hazkundea 18.250.671 eurokoa izango da, %5,28ko igoerarekin. Markel Olanok, Aldundiak datorren urtean gizarte zerbitzuan biztanleko 508 euro gastatuko dituela azpimarratu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaketarako hain beharrezkoak diren baliabideak ekonomia sustapenaren eskutik iristen direla gogoratu du. Zentzu honetan, ekonomia agertokiaren irakurketa baikorra egin du. Olanok, nabarmendu du inoz baino garrantzitsuagoa dela ekonomi sustapenaren bidetik jarraitzea. Hori dela era, Ekonomia Sustapeneko Departamentuak pasa den urtean izan zuen %50eko aurrekontu hazkundeari jarraipena eman zaio.
Bi zutabe nagusi hauekin batera bide azpiegiturak era zerga iruzurraren aurkako jarduketa dira aurrekontua egiterakoan Foru Aldundiak kontuan izan dituen beste bi lehentasun nagusiak.
Ingurumenari eta obra hidraulikoei lotutako proiektu handi bana era aintzat hartu dute; horregatik, %12,13 haziko da departamento horren aurrekontua. Ogasunean ere %5 gehiago jarriko dute, zerga iruzurra kontrolatuko duten 45 langile gehiago izateko egitasmoaren lehen fase honetan. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirolak 53,8 milioi euro izango ditu, %0,08 gehiago.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017ko Aurrekontu orokorren proiektua
Iturriak: