2012an Ondarearen Zerga aitortu eta 2013an Aberastasunaren Zergarekin gauza bera egin ez dutenak 428 izan dira. Horietatik 108 hil egin dira, 250 ondarea mugatik behera txikitu zaie, 49 perstona helbidea aldatu eta Gipuzkoatik alde egin dute; beste 19ekin zer gertatu den ez daki Ogasunak. Gipuzkoatik joandako 49 horiek 1,1 milioi euroko kuota ordaindu zuten 2012an.
Sebastian Zurutuza, Gipuzkoako Ogasun Saileko konpromisoetarako zerbitzuburuak adierazi duenez, “helbidez aldadtutako horietatik erdiak baino pixka bat gehiago Madrilera joan dira”. Zurutuzaren ustez Madrilen Ondare Zergarik ez izatea “pixka bat lotsagarria da”.
Iaz 61 pertsona Gipuzkoara aldatu ziren eta Aberastasunaren gaineko Zerga ordaindu behar izan zuten. Haien ekarpena joandakoena baina txikiagoa izan da: 300.000 eurokoa.
155 lagunen artean, aitortzaileen %2ren eskutan dago aitortutako aberastasunaren ia %20a. Haien batez besteko aberastasuna 21 milioi eurotik gorakoa da. 7.818 zergapekoen artean, ia 3.000 lagunek gutxiago ordaindu dute aurreko aitorpenen baino, 2.800 euro gutxiago batez beste. Datuen arabera, 4.470 lagunek batez beste 4.465 euro gehiago ordaindu behar izan dute.
Iturriak: