Ekonomia Itunaren gaineko VII. mintegia egingo da Elkanon, martxoak 15ean

Compartir

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak (UPV/EHU) prestakuntza- eta espezializazio-mintegia  antolatu du, Elkanoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak sustatzen dituen curriculumetik kanpoko prestakuntza-jardueren esparruan. Ikastaroaren helburua euskal autogobernuaren berezitasun honen gaineko ezagutza zabaltzea eta transferitzea da, Historiaren, Zuzenbidearen eta Finantza Publikoen ikuspegi anizkunetik gaiari helduz.

Mintegia martxoak 15an izango da, 12:00 eta 14:00 bitartean, Elkanoko gradu aretoan (Bilbao). Streaming bidez jarraitu ahal izango da ere hemen.

Jardunaldiak bi hitzaldi izango ditu, eta amaieran tarte bat utziko da bertaratuen zalantzak edo galderak argitzeko. Ponentzien eta txostengileen izenburuak hauek dira:

  • Ekonomia Itunaren sarrera historikoa eta egokitzapen juridikoa.
    • Nerea Urrutia. Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU).
  • Euskal finantza-sistema. Lurralde Historikoen zerga-autonomia.
    • Joseba Garmendia. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasuna eta Finantzak saila.