EBko abokatuak Opor Fiskalengatik 50 milioi euroko isuna ordaintzea proposatu du

Compartir

Eleanor Sharpstonek, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatuak, gaur jakinarazi du zein isun proposatuko duen Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundientzat: 50 milioi euro.

Hilabeteak igaro daitezke auzitegiak ebazpena ematerako, eta ezingo da helegiterik jarri.

Isun eskaera Espaniar Estatuaren aurkakoa da, Europako Batasuneko Auzitegiak estatukideekin soilik tratatzen duelako. Sharpstonek aitortu duenez, laguntza horien %100 itzuli dute Foru Aldundiek, baina hala ere isun eskaerari eutsi dio, laguntza horiek epez kanpo itzultzeagatik.

Harridura sortu du hain kopuru handia ezartzea, aurretik jarritakoen gainera beherapen %20koa izan delako. Beste kasu batzuetan proposatutakoaren %40 edo gehiago izaten ohi da. Horrez gainera E. Sharpstonek ez du argudiatzen hain izun gogorra ezartzearen zergatia.

Eleanor Sharpston abokatuaren txosten osoa

Iturriak

1. Iturria

2. Iturria

3. Iturria

4. Iturria